Bera

Itzea
Baroja sendiaren etxea, auzoari izena ematen diona. XVII. mendearen azkenaldian eraikia da eta 1912an familia bertan kokatu zen. Errekaren bertze aldean, Jorge Oteizak Pio Barojaren omenez egindako oroitarria ikusi ahal da.

Herriko Etxea
Eraikina 1776. urtekoa da, estilo neoklasikokoa, gerora aldaketak izan dituena. 1983an pintura aztarnak agertu ziren; horietan oinarrituta Julio Caro Barojak egin zituen marrazkiak, eta Juan Larramendi margolari beratarrak pintatu

San Esteban eliza
Defentsarako erabilitako dorretxe gotiko bat zen jatorrian. XVI. mendetik aitzina eliza gisa erabili zen. Elizako lanik garrantzitsuena, halere, organoa da. Amezua eta Jauregik egina, Nafarroako organo erromantikorik onentzat hartu izan da.

Altzateko plaza
Altzatetarren leinuari egiten dio erreferentzia karrika zein plazaren izenak. Dorretxe hura desagertua dago gaur egun. Zia errekaren bazterretan egon zitekeen dorretxea.

San Migel zubia
1813an Berak jasandako gerra zaurien lekuko da aztarna historiko hau. Bertan dago Daniel Cadoux militarraren heriotza gogora ekartzen duen hilarria.