Nola iritsi

como-llegar
Ibardin itsasotik goitiko 350 m-ko gain batean dago. Haraino iristeko errepidez egin daiteke, hartarako bi aukera daudela: bata, Nafarroako Bera herritik igota, 6 km-ko bidean; bertzea, Iparraldeko aukera, Urruñatik goiti, 7,5 bat km-ko errepidea hartuta.

Behin Ibardinen, aparkatzeko gune zabalak aurkituko dituzu, bai behealdean bai goiko aldean ere.
Mapa gainean sakatuta, sarbide biak xeheago ezagutu ahal izanen dituzu.