Informazio Turistikoa

Deskubri ezazu Ibardin

Ibardingo lepoa, aparteko natura eta paisaia duena, Mendebal Pirinioen hasieran bertan kokatua dago, Bidasoatik muga jarraituz gero aurkitzen den lehendabiziko mendi lepoetako bat da eta.
1993 arte gain honen ezaugarrietako bat aduanak izan arren, lepoaren bi aldekoen arteko harreman sozial, kultural eta merkataritzakoak arrunt historia zaharrekoak dira.
Gaur egun bertako errealitatea osatzen duten eraikinetan lehena 1956an altxatu zen. Bertako historia, paisaiak, ibilbideak eta bista paregabeak ezagutzera gonbidatzen zaituztegu.