Denda eta jatetxeak

Ibilbideak

Ingurumarian ttipi-ttapa

Ibardingo paisaia naturalaz gozatzeko hiru ibilbide desberdin proposatzen dizkizugu. Lehenak Ibardindik kilometro guttitara dagoen urtegiraino garamatza; bigarren ibilbideari esker, hemengo historian gibelerat egiten ahal dugu, Burdin Aroko harrespiletarat, hain zuzen, eta hirugarrenak

Larrun mendiko mazeletaraino joateko aukera eskaintzen digu, ez baitiote bertakoek alferrik deitzen euskal kostaldeko balkoia.

 

 

Nola iritsi

como-llegar
Ibardin itsasotik goitiko 350 m-ko gain batean dago. Haraino iristeko errepidez egin daiteke, hartarako bi aukera daudela: bata, Nafarroako Bera herritik igota, 6 km-ko bidean; bertzea, Iparraldeko aukera, Urruñatik goiti, 7,5 bat km-ko errepidea hartuta.

Behin Ibardinen, aparkatzeko gune zabalak aurkituko dituzu, bai behealdean bai goiko aldean ere.
Mapa gainean sakatuta, sarbide biak xeheago ezagutu ahal izanen dituzu.

Harremanetarako

Ibardin eta bere inguruari buruzko ezein argibidetarako, arren, jar zaitezte gurekin harremanetan gure webean atxiki dugun formularioaren bidez.

Ahalik eta azkarren erantzunen dizuegu.

Izaera Pertsonaleko Datu Pertsonalen Babeserako abenduaren 15eko 15/1999 Lege Organikoaren arabera, izaera pertsonaleko zure datuak jaso dira, eta Ibardingo komertzio, hostaralitza eta Zerbitzu Agrupazioa, I.E.Aren jabetzakoa en fitxategi batetan bilduta daude, agrupazioak Berako (Nafarroa) Iparralde Karrika 5, beheak helbidean egoitza duelarik. Aurreko Legearen arabera, aldez aurretik aipaturiko helbidean helera, zuzenketa, bertan behera uzte eta oposizio eskubideak egikaritu ditzakezu
AGRUPACIÓN DE COMERCIO
HOSTELERÍA Y SERVICIOS IBARDIN. A.I.E.

Alto Ibardin (Benta Berri)
31780, Bera (Navarra)
CIF: G/31575244

Tel. +34 948 630 708
Fax +34 948 630 768

info@ibardin.net