Lesaka

Plaza Zaharra
Plaza Zaharrak bere osotasunean duen interesaz gain, hainbat eraikin berezi ditu, eta horietako batzuk hiri-jauregien eredutzat har daitezke.

Minyurinea eta Zabaleta Dorrea (XIV-XV mendeko eraikuntzak)
Minyurinea, edo Mingiena Dorrea, dugu seguru aski Lesakako eraikuntzarik zaharrena, XIV. mendekotzat baitu zenbait arkeologok.
XV. mendekoa, 1444az geroztik egina, betebehar militarreko eraikuntza zela ezin da ukatu. Jasandako aldaketak eta guzti, garai hartako ondasun arkitektonikoaren erakusgarri da.

Tourseko San Martin eliza
Tourseko San Martin parroki eliza (XVI, XVII eta XVIII. mendekoa), kruzeroaren atean aitzinagoko arrastoak dituena. XVIII. mendeko erretaulak Luis Salvador eta Carmonaren eskulturak ditu.

Eskolttiki Onin erreka
Erreka herriaren bi zatien arteko muga dugu: Legarrea ekialdera, Pikuzelaia mendebaldera.
Tradizioak bi auzoen arteko bake seinaletzat hartzen du Lesakako banderarekin Udal ordezkariek egiten duten jaietako dantza.

Agiña: Lesaka eta historiaurrea
Historiaurreko hainbat eraikuntza eta jardueren aztarnak, dolmenak, tumuluak, cromlechak, kokalekuak… Burdin Arokoak, K.a.ko 600-200 urtekoak. Inguruan, Aita Donostiari eskainitako Oroitzapena, Valleten Kaperak eta Oteiza eskultoreak eginiko Oroitarriak osatua.