Urrugne

Urtubiko Jauregia
1341an eraiki jauregi gotortu hau hasieratik hona familia berekoa izan da. XVI. eta XVIII. mendeetan handitu zuten. Gaur, Monumentu Historiko bihurtu da, abegitsua da arrunt, altzari ederrez jantzi eta finezia handiz apaindua.

Jondoni Bixintxo Eliza

XI. mendean eraikia, Xaintes-eko Jondoni Bixintxo Akizeko lehen apezpikuari eskainia, eliza XVI. mendean berriz eraiki zuten, Errenazimendu estiloan, eraiki ere.
Monumentu historiko izendatua da.

Urruñako itsas hegiko bidea
Gaur egun Gune Sailkatutzat izendaturik, Ziburu eta Hendaia arteko itsas hegiko bidea 7 km luze da. Eskualdeko Kontseiluak azterketa bat abiarazi du Euskal Itsas Hegia Gune Nagusitzat sailkatua izan dadin. Euskal Itsas Hegia bideari erakusleiho paregabea eskaintzen du Larrun mendiaren itzalpean.

Sokorriko kapera
XVIII. mendekoa, Sokorriko kapera Urruña gaineko muinoaren gailurrean kokaturik, beila-lekuak zein ibilaldiak egiteko famatua da eskualdean.

Xoldokogaina eta Galbarioa
Xoldokogaina mendian abereak ikus daitezke, pottokak, ardiak, betizuak… Bertatik Aiako Harria, Larrun eta bertze mendi ainitz, Iparraldekoak nahiz Hegoaldekoak, ikusgai dira. Galbarioa (kapera ttipi bat gailurrean duena) ere ikuspuntu ona da, kostaldea bereziki ongi ikusten da. Batera nahiz bertzera joatea arras erraza da, bietan altuena den Xoldokogainak 500 m-ko altura baizik ez baitu.

Oihana Parkea
Akrobaziak egiteko ibilbidea zuhaitzetako adarretan barna, guztiz seguru betiere. 70 joko 6 mailatan banaturik. 150 m-ko tirolinak, Tarzanen jauziak…